viernes, 27 de septiembre de 2013

Donostia Sutan | Hostigamiento Militar

Hoy, 27 de septiembre, Día del Gudari, compartimos esta denuncia por parte del colectivo Donostia Sutan:

Abajo en castellano


Zer dela-eta izan genuen militar espainol bat, gerra egiteko uniformez jantzita, Donostiako Udalak Zubieta herrian antolatu eta 1813an hiria berreraikitzeko erabakia gogorarazteko ekitaldi zibilean.
Iraingarria da hori guretzat, hasteko, militar hori bere kabuz azaldu zelako Zubietara, inbitaziorik gabe.

Donostia Sutan 1813-2013 elkartearentzat militar hori ekitaldi horretan agertzea errealitatea ezkutatu eta, zinismo osoz, beste bat sinesteko setakeriaren agerpena da. Azken 200 urteotako jokaera bera, alegia.
Horrelako ekitaldietan Espainiako edo beste nonahiko militarren presentzia non grata-tzat hartu beharko litzateke. Motibo faltarik ez dago horretarako:

1. Militar espainolak gerra napoleonikoetan —beraz, 1813ko abuztuaren 31n ere— ingelesen eta portugesen aliatu izan ziren.

2. Donostia txikitu, erraustu, bertako herritarrak bortxatu, egurtu, lapurtu eta hil zituztenak, praktikan, ingeles eta portugesak bakarrik baziren ere, bizirik atera ziren biktima batzuek soldadu inbasoreei entzun zieten Castaños jeneral espainiarrak agindu argia emana ziela: Donostia erraustu eta donostiarrei lepoa moztea.

3. Donostia berriro eraikitzea hiru urtez galarazi edo debekatu zutenak militar espainolak izan ziren. Baita, abuztuaren 31ko eta hurrengo egunetako biktimen hileta-elizkizunak debekatu zituztenak ere.

Galdera hauxe egin behar dugu, hortaz: ze arraio egiten zuen militar espainol horrek Zubietan?

Donostia Sutan 1813-2013 elkartearen iritziz, kontua argi dago: probokazio horrek erantzuten dio Bigarren Mendeurrena oroitarazteko ekitaldietan inongo militarrek parte ez hartzeko erabakiari eta errealitatea geroz eta argiago helarazteko prozesuari.

Lehengo lepotik burua, alegia.


Donostia 1813-Zubieta

¿A que se debe la presencia de un militar español uniformado en el acto organizado por el ayuntamiento conmemorando las actas de Zubieta en las que un grupo de donostiarras decide reconstruir Donostia? Vergonzoso.

Primero decir que la presencia de este militar en el acto fue personal, no fue invitado al mismo.

Para Donostia Sutan 1813-2013 la presencia de este militar en dicho acto se encuadra en la estrategia deliberada de ocultar y tergiversar la realidad cosa que han realizado durante estos 200 años.

La presencia de militares españoles o de cualquier otra índole en cualquier acto de conmemoración de 1813, debería de ser non grata y en concreto la del militar español en Zubieta por motivos sobrados:

1.- Los militares españoles fueron aliados junto a ingleses y portugueses en las guerras napoleónicas y por lo tanto el 31 de agosto de 1813.

2.- Aunque en la practica el saqueo, destrucción de Donostia lo cometieron ingleses y portugueses, varios vecinos supervivientes oyeron a los soldados decir que tenían orden del general español Castaños de destruir la ciudad y pasar a cuchillo a sus habitantes.

3.- Y en concreto respecto a la reconstrucción de Donostia, los militares españoles fueron los que prohibieron la reconstrucción al menos durante tres años y los que prohibieron los funerales de las victimas del 31 de agosto y siguientes.

Por lo tanto nos hacemos esta pregunta. ¿Qué pinta en los actos de Zubieta dicho militar español?

Para Donostia Sutan 1813-2013 la respuesta es clara, pura provocación y respuesta a la decisión de que los militares no tomen parte en los actos de conmemoración del 200 aniversario asi como a  la difusión cada vez mayor de lo que paso en realidad.

Vamos por buen camino.

Donostia Sutan 1813-2013



°

No hay comentarios.:

Publicar un comentario